falanje
iz. Oinezkoez osatutako gudari taldea. Elkarren ondoan jarritako gizon armatuen errenkadek —8 lerrotakoak edo— eratzen zituzten falanjeak. Antzinako Grezian falanjeak erabiltzen zituzten, eta dirudienez K.a. VII. mendean zabaldu ziren. Ezkutu biribilak, soin burdinak, lantza luzeak eta ezpatak erabiltzen zituzten falanjeetako gudariek. Lantza luzeak erabilita hesiak egiten zituzten zalditeriaren erasoei aurre egiteko, baina hala ere ez ziren gezietatik babesten.