Fagunwa, Daniel Olorunfemi
. Buruzagi, irakasle eta idazle yoruba (Ondo, Nigeria, 1903 inguruan – Bida, Nigeria, 1963). Fantasiazko eleberrien bidez, Nigeriako idazlerik ezagunena izan zen. Bere Ogboju Ode Nimu Igbo Irunmale (Mila deabruren Basoa) yoruba hizkuntzaz idatzi zen lehenengo eleberri luzea izan zen. Beste eleberri eta historia labur asko idatzi zuen. Iratxo eta aztien historiak kontatzen zituen, folkloretik hartutako gai asko erabiliz. Eragin handia izan zuen Nigeriako zenbait idazlerengan, Amos Tutuolarengan eta Wole Sonyinkarengan, adibidez.
- fagoratze
- fagot
- fagozito
- fagozitoblasto
- fagozitosi
- Fagunwa, Daniel Olorunfemi
- Fahd Ben Abdelasis Al-Saud
- Fahrenheit, Daniel Gabriel
- faida
- Faido
- Faik, Sait