Fahrenheit, Daniel Gabriel
. Alkoholezko eta merkuriozko termometroak asmatu zituen fisikari alemaniarra (Gdansk, Polonia, 1689 - Haga, 1736). Bizitza gehiena Herbehereetan eman zuen, fisika ikerketetan eta meteorologiarako tresnak egiten. Fahrenheit tenperatura eskala, gaur egun oraindik ere Estatu Batuetan maizenik erabiltzen dena, finkatu eta zabaldu zuen. Beste zenbait gauzaren artean, urak izozteko tenperaturaz behetik ere izoztu gabe jarrai dezakeela, eta isurkarien irakiteko tenperatura atmosferaren presioak baldintzatua dela aurkitu zuen. Merkurioa termometrian isurkari gisa sistematikoki erabili zuen lehen fisikaria izan zen eta berebiziko arrakasta izan zuten berak landu zituen termometro txikiek. v Fahrenheit eskala. Tenperatura neurtzeko eskala. Eskala horretan uraren izozteko tenperatura 32° da, eta irakitekoa 212°, bitarte hori 180 tarteetan banatzen dela. 1970. urtea arte ingeles hizkuntzazko herrialdeetan eskala hori erabiltzen zen gehiena. Celsius eskalan emandako tenperatura bat (°C) Fahrenheit graduetara (°F) itzultzeko formula honela da: °F = (9/5 °C) + 32
- fagozito
- fagozitoblasto
- fagozitosi
- Fagunwa, Daniel Olorunfemi
- Fahd Ben Abdelasis Al-Saud
- Fahrenheit, Daniel Gabriel
- faida
- Faido
- Faik, Sait
- faila
- Fairbanks, Douglas Ullman