fagot
iz. Mus. Sinfonia orkestrako musika tresna, zurezkoen artean soinu apalenekoa. Zilindro formako zurezko hodi bat da, s itxurako latoizko hodi biribil batean jarritako ahoa duena. XVII. mendean azaldu zen lehenengo fagota, baina XVI. mendeko phagotus izeneko musika tresnatik sortua dela pentsatzen da. Vivaldi izan zen fagoterako kontzertuak idatzi zituen lehen musikagilea.