Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Everest, George

Geofisikari ingelesa (Greenwich, 1790 - Londres, 1866). Indietako Zerbitzu Geodesikoko zuzendaria (1823) eta Royal Society elkarteko kidea (1827) izan zen. Indian topografia lan oso garrantzitsuak egin zituen; horrela munduko gailur gorena aurkitu zuen. Sartaldean haren izena eman zioten mendiari (Everest-Himalaya).