Evans-Pritchard, Edward Evan
Antropologoa eta etnologo ingelesa (Crowborough, Sussex, 1903 - Oxford, 1973). Malinowski eta Radcliffe-Brownen ikaslea izan zen, Kairo, Oxford eta Cambridge hirietako unibertsitateetan irakatsi zuen. Hainbat bidaldi egin zuen Afrikan barrena. Obra nagusiak: Nuerrak (1940), Zirenaikako sanusiak (1949), Antropologia soziala (1951), Emakumearen partehartzea antzinateko gizartean (1965) eta Azandeak (1971).
- Evans, Gil
- Evans, John
- Evans, Sir Martin John
- Evans, Olivier
- Evans, Robley
- Evans-Pritchard, Edward Evan
- Evanston
- Evansville
- Evemero
- Everest, George
- Everest