Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Evans, Robley

Estatubatuar fisikaria (1907). Caltechen egin zituen ikasketak eta Massachusettseko Teknologia Institutuan lan egin zuen; erradioaren erradioaktibitateak dakartzan arriskuei buruzko ikerketak egin zituen batez ere. Pieza bakarreko erradioaktibitate neurgailu bat asmatu zuen, eta hura erabiliz neurtu ahal izan zen gizaki bizien baitako erradioaktibitatea. Evansek asmaturiko tresnatik eratorriak dira, hain zuzen ere, gaur egun erabiltzen direnak. Giza gorputzean erradioak eragiten dituen ondorioez egindako ikerketen bidez metabolismoaren prozesuak eta haiek ikertzeko metodoak aztertu ahal izan zituen. Era berean, iodoaren erradioaktibitatea erabiliz gizakietan tiroide guruinaren jarduera suspertzea lortu zuen Evansek. Fisikaren alorrean egindako ekarpen horiengatik guztiengatik, medikuntza nuklearraren aitzindaritzat hartua da Evans.