Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Evans, Gil

Kanadar jazz musikari eta moldatzailea (Toronto, 1912 - Cuernavaca, Mexiko, 1988). Lehenengo urratsak orkestra zuzendari gisa egin zituen, baina laster hasi zen musika moldaketak egiten eta partitura berriak sortzen. Hainbat jazz musikari ezagunekin lan egin zuen: Miles Davis, Duke Ellington. Lan ospetsuenen artean ditu: Miles Ahead (1957, Mila asko aurrera), Porgy and Bess (1958) eta Sketches of Spain (1959, Espainiako irudiak). Zinemarako musika ere egin zuen, bi film hauetan: Absolute Beginners eta Diruaren kolorea.