Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Evandro

(Lat. Euander) Mit. Antzinako erromatarren artean, Lazioko lehen printzea. Hermesen eta Karmenta edo Tiburtis izena zuen Arkadiako ninfaren semea zen. Aita hil ondoren, Arkadia utzi eta Pallantium izeneko hiria sortu zuen Lazion. Musika, idazketa eta laborantza lan berezi batzuk erakutsi zizken laziotarrei. Virgilioren Eneida poeman Eneasen aliatu gisa ageri da, latinoen aurkako gerran.