Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Evans, Arthur John

Ingalaterrako arkeologoa, John Evansen semea (Nash Mills, Hertfordshire, 1851 - Boar’s Hill, Oxfordshire, 1941). Finlandia, Laponia, Dalmazia, Sizilia eta Balkanetako aztarnategietako indusketetan hartu zuen parte, baina Knososko hiriaren eta Kretako zibilizazioko aztarnen aurkikuntzei zor die osperik handiena.