Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eupolis

Atenasko komediagilea (K.a. 446 - K.a. 411). Aristofanesen garaikoa zen, eta behin baino gehiagotan garaitu zuen lehiaketetan. Bere obra guztiak galdu egin dira, zatiak geratzen badira ere. Aristofanesek zuen askatasun berbera erabiltzen zuen bere garaikideen aurka jarduteko, eta oso buru zorrotza omen zen.