Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eunomio

Teologo heretikoa (Dakora, Kapadozia, 320 - Dakora, 392). Arrianismo mota gogorrenaren aldekoa izan zen; haren ustez, Jesu Kristok, Semeak, sortua izaki, bazuen jatorririk eta Aitak aldiz, sortua ez zenez, ez. Zizikoko apezpiku izendatu zuten 361. urte inguruan eta hurrengo urtean kendu zioten kargua. Konstantinopla lehen kontzilioak gaitzetsi zituen bere erakutsiak (381).