Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eupen

(Fr. Néau) Belgika ekialdeko hiria (Liejako herrialdea), Vesdre eta Helle ibaien bilgunean. 15.102 biztanle. Eliza gotikoak eta barrokoak. Zentral elektrikoa. Janari industria, ehungintza eta industria elektrikoa. Alemaniera da bertako hizkuntza ofiziala.  v  Historia. 1801. urtera arte Linburgoko konderriaren barne egon zen. Prusiako inperioko hiria izan zen 1919 arte eta Belgikari lotu zitzaion Versaillesko hitzarmenaren ondorioz.