Eumenideak
Mit. Antzinako grekoen eta erromatarren artean, jainkotasun mendekugileak. Greziarrek Euriniak izendatzen zituzten, erromatarrek, berriz, Furiak edo Duriak. Jatorrizko deiturak, Eurinia delakoak pertsona hil baten fantasma, hiltzaileari jarraikitzen zitzaiona, adierazten bide zuen. Eskilok Eumenideak esaten zien, jatorrizko izen izugarria ez erabiltzearren. ik. Eriniak.