Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eumolpo

(Gr. Eumolpos) Mit. Antzinako grekoen artean, Traziako poeta, Poseidonen semea. Zenbait abenturaren ondoren, Eleusisera heldu zen, Atikan, eta hiritarrek egin zioten harrera onaren ordainetan, atenastarren aurkako gudan hartu zuen parte. Erekteo Atenaseko erregearen eskuetan hil zen. Misterio eleusiarren sortzailetzat hartua da.