Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eupatoria

(Ukraineraz, Ievpatoria) Ukrainako hiria eta portua, Itsaso Beltzaren ertzean. 57.000 biztanle. Turismogune garrantzitsua.  v  Historia. K.a. II. mendean sortu zuen Diofante Mitridate IV.a Eupator Ponto erregearen jeneralak esziten antzinako kolonia batean eta erregearen izena eman zion hiriari. Bertan lurreratu ziren aliatuak Krimeako gerra garaian (1854-1855).