Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euforbial

izond. Bot. Dileneidoen azpiklaseko izen bereko landareez esaten da. Zuhaitzak, zuhaixkak eta, gutxiagotan, urteko belarrak izaten dira. Hosto soilak izaten dituzte gehienetan, zenbaitetan osatuak ere bai; loreak hipoginoak (obulutegia goian dutenak) izaten dira, eta oso gutxitan epiginoak (obulutegia behean dutenak); sexu bakarrekoak izaten dira ia beti. Euforbialen ordena zazpi familiatan (buxazeoak, simmondsiazeoak, dafnifilazeoak, euforbiazeoak, dikapetalazeoak, pandazeoak eta pikrodendrazeoak), 315 genero ingurutan eta 8.000 motatan banatzen da. Mundu guztian zehar daude zabalduta Ipar Buruan eta mendi garaietako lurralde hotzetan ezik. Ameriketako tropiko aldean eta Afrikan dira, hala ere, ugarienak. Gizonaren ekonomiarako landare euforbialek garrantzi handia dute, zentzu askotan. Landare askoren izerdia (hebearena, adibidez), gomak egiteko erabiltzen da. Beste hainbat fruituak eta sustraiak janaritarako erabiltzen dira (mandioka edo kasabarena adibidez, tapioka egiteko). Medikuntzarako eta apainketarako ere asko erabiltzen dira.