Eudoxo Knidokoa
(Gr. Eudoxos) Greziar astronomoa eta filosofoa (Knido, K.a. 406 - K.a. 355). Platonen ikasle zen eta jakintza eta filosofiako eskola sortu zuen. Esfera, piramide eta konoen bolumena zertzeko metodoa asmatu zuen eta gerora Euklidesek zabaldu zituen arazoak planteiatu zituen. Astronomian, Eguzkiaren, Ilargiaren eta planeten mugimendua argitzeko teoria eman zuen (urtearen epea 365 egun eta laurden batean finkatu zuen). Astronomiari buruzko zehaztasunak eman zituen Phainomena liburuan. Filosofian, gauzek ideietan esku hartzen dutela adierazi zuen, eta gorputzen osagaiek, ideietan zuzenean parte hartuz, haien gaitasunak argitzen dituztela irakatsi zuen.
- eudiometria
- eudiometro
- Eudon Handia
- Eudoxia
- Eudoxia
- Eudoxo Knidokoa
- Eudoxo, Zizikokoa
- eufausiazeo
- eufemismo
- eufonia
- euforbial