Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eudoxia

(Lat. Aelia Eudoxia) Ekialdeko enperadorea (? - Konstantinopla, 404). Arcadio enperadorearen emaztea zen; eragin handia izan zuen inperioaren antolakuntzan eta kristauak bere onetik atera zituen handikeriarako zuen joeragatik. San Joan Krisostomok agiraka egin zion agirian, eta Eudoxiak santua kondenatu eta erbesterarazi zuen 403. urtean.