Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eudoxia

(Lat. Aelia Eudoxia) Ekialdeko enperadorea (Atenas, 400 - Jerusalem, 460). Hasieran Athenais zuen izena, eta kristautu zenean Eudoxia izena hartu zuen. Teodosio II.arekin ezkondu zen, kristautu ondoren. Teodosioren arreba Pulkeriaren eta haren ondorengoaren arerioa izan zen eta eragin handia izan zuen inperioko gobernuan. Leialtasun ezaz salaturik, Jerusalema erretiratu zen. Han Jesusen bizitza idatzi zuen.