Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ethernet

Inf. Informatikan, leku baterako sarea izendatzeko erabiltzen den hitza, Xerox etxeak Palo Altoko Ikerkuntza Zentroko (Estatu Batuak) miniordenagailuak elkarrekin lotzeko 1976an sortua. Oso zabalduta dago eta hartatik IEEE 802.3 estandarra eratorri zen konexio sareetarako. Ethernetek bus bidezko hedadura bitarteko bat baliatzen du, eta CSMA/CD sarbide metodoan oinarritzen da komunikazio nagusiko sarearen trafikoa erregulatzeko. Sarearen nodoak hari koaxialen bidez lotzen dira. Etherneteko hariteriak 5 mm-ko diametroa du eta 300 metroko tartean konekta ditzake sare estazioak. Ethernet hari lodiak 1 cm-ko diametroa du eta elkarrengandik kilometro batera dauden sareak ere lotzen ditu. Sarean zehar luzera aldakorreko bilbetan igortzen da informazioa, kontrol informazioa eta 1.500 byte datu gehienez ere.