Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

etanol

iz. Kim. Ardoaren eta edari bizien alkohola (CH3—CH2OH).  v  Kim. Alkohol etilikoa (96 gradutako alkohola), koloregabea, ardo usainduna eta zapore mina duena. Uretan, eterrean eta kloroformoan urtzen da. Irakite puntua 78,4° C-tan du eta urtze puntua -130° C-tan. Isurkari azukredunen eta mahatsaren, laboreen, arrozaren eta beste zenbait gairen hartziduraz lortzen da. Hartziduraren ondorioz alkohola duten edariak egiten dira (ardoa, garagardoa…) eta horiek destilatuz alkohol ia hutsa (% 4 ura du) ateratzen da, edari biziak egiteko erabiltzen dena (rona, whiskya, vodka, ginebra…). Alkohol etilikoa gehienetan hartzidura bidez lortzen bada ere, etilenoaren eta azetaldehidoaren sintesia eginez ere presta daiteke. Etanola maiz erabiltzen da: edari prestaketan, lurringintzan, botikagintzan iodo tintura egiteko eta antiseptikoetarako, disolbatzaile gisa, eta kloroformoa, eterra eta azido azetikoa egiteko.