Étaples
Frantziako iparraldeko portua (Pas-de-Calais), Canche ibaiaren ertzean. Arrantza portua. Kontserbak eta ontziolak. v Historia. Erromatarrek antolatu zuten Stapulae herriko portua, Britainiarako bidaiak bertatik egiteko. Portu militar garrantzitsua izan zen Filipe Augustoren garaian (1180-1223). Bakea bertan izenpetu zuten, Frantziako Karlos VIII.ak eta Ingalaterrako Henrike VII.ak (1492).