Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etaiu

Nafarroako erdialdeko udalerria (Lizarrako merindadearen erdialdea). Izen ofiziala Etayo du. Mugak: iparraldean Oko eta Legaria, hegoaldean Doneztebe-Deio eta Urantzia, ekialdean Olexoa eta mendebalean Piedramillera eta Suruslada. Goratasuna 595 m. 13,5 km2. 1998ko datuen arabera, 94 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago (etaiuarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Auzoak: Etaiu eta Leartza. Hizkuntza, gaztelania. XVI-XVIII. mendeetan galdu zen euskara. Nekazaritza (garia, garagarra, mahatsa) eta abere hazkuntza (ardi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da San Sebastian parrokia eliza.  v  Historia. 1211. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Etaiu herria Navarret de Etayo izenaz.