Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Étampes

Frantziako iparraldeko suprefetura hiria (Essonne), Beoziako lurraldean. 19.755 biztanle. XI. eta XII. mendeetako eliza erromanikoak, XVI. mendeko udaletxea, etxe eta jauregi zaharrak. Nekazaritzagunea.  v  Historia. Kontzilio ugari egin zen Etampesko hirian XI. eta XII. mendeetan. Bertan bizi izan ziren Frantziako erregeak, Filipe Augustoren garaietara arte (1180-1223). Konderri bihurtu zen 1327an eta dukerri Frantzisko I.aren garaian (XVI. m.).