Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

etano

iz. Kim. C2H6 formula duen hidrokarburo asea. Kolore eta usain gabeko gasa da. -72° C-tan irakiten du eta -93° C-tan urtzen da. Alkanoen saileko bigarrena da. 1848an aurkitu zuten Franklandek eta Kolbek, azetato potasikoaren elektrolisiaren bidez. Petrolioaren gas isurketetan eta gas naturalean aurkitzen da. Errekin gisa erabili ohi da. Alkohola, glikola, azido azetikoa eta oxalikoa, eta etilamina denak, etanoaren eratorriak dira.