estrato
iz. Geol. Estratifikatutako harkaitzetako geruza, egitura homogeneoa duena. Denbora epe jakin batean eta sedimentazio ezaugarri jakin batzuetan pilatutako elementuek osatzen dute estratoa. Hainbat neurritakoak izaten dira estratoak, baina orokorrean, 1,20 m-tik beherakoa izaten dute lodiera. Bi estratoren artean estratifikazio plano bat edo bereizketa geruza bat izaten da batzuetan, baina bata bestearen jarraian ere azal daitezke estratuak.