Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

estratifikazio

iz. Geol. Sedimentazio harkaitz gehienetan eta lurrazaleko sumendi harkaitzetan azaltzen den geruza bereizketa. Estratoek zentimetro baten eta metro baten artekoa izaten dute lodiera. Sedimentazio ezaugarri bereko lur zatiek osatzen dute geruza bakoitza eta zenbaitetan estratifikazio plano deritzon geruzatxo bat izaten da bi geruzen artean, beren mea osagaiak desberdinak direla erakusten duena. Harkaitzetako estratoetan aztarna organikoak eta organikoak ez direnak azaltzen dira (animalien oskolak, etab.).