estratigrafia
iz. Geol. Lurrazaleko geruzak, harkaitzen estratifikazioa alegia, aztertzen dituen geologiaren alorra; geruzen kronologia eta geografiazko kokaera hartzen ditu kontuan estratigrafiak. Bi printzipio nagusi daude estratigrafian: lurrazaletik gertueneko geruzak dira berrienak eta bizitza, izaki bizidunak etab. mailaka garatzen dira, geologiaren antzinako aroetan izaki sinpleenak, espezializazio maila txikienekoak bizi ziren, eta geologia aroekin batera garatu dira izakiak ere.