estratosfera
iz. Eguratseko geruza, troposferaren gainekoa, tenperatura aldatzen ez dena. v Eguratseko troposferaren eta lurraren azkeneko gas geruzaren arteko geruza da, alegia, tropopausaren eta estratopausaren arteko geruza. Tenperatura handitzen doa estratosferan gora egin ahala. -60° C ingurukoa da tropopausa eta 0° C ingurukoa estratopausa. 50 kilometro inguru da lodi eta, eguratsaren 17. eta 70. kilometroen artean dago. Estratosferan dago eguratseko ozono gehiena; geruza horrek bereganatzen ditu izpi ultramore gehienak, eta alde horretatik berebiziko eragina du Lurreko bizitzaren babeserako.