Estrada, Genaro
Mexikoko diplomatikoa eta idazlea (Mazatlán, 1887 - Mexiko, 1937). Kanpo Arazoetako idazkaria (1930-1932) eta enbaxadore izan zen Espainia eta Turkian. Bere izena daraman dotrina sortu zuen. Argitara eman zituen lanik garrantzitsuenak Visionario de la Nueva España (1921), Pedro Galín (1926), Crucero (1928) eta Genio y figura de Picasso (1936) dira. Era berean, Monografías bibliográficas mexicanas eta Archivo histórico diplomático mexicano bildumen sortzaile eta zuzendaria izan zen.