Estrada Cabrera, Manuel
Guatemalako politikaria (Quezaltenango, 1857 - espetxean, 1924). Reina Barrios hil ondoren (1898), aginpideaz jabetu zen. Lehendakaritzan 1920. urtea arte iraun zuen, horretarako hauteskundeetan iruzur egin bazuen ere. Diktadore legez, zentsura zorrotza eta zapalkuntza gogorra izan ziren bere ezaugarriak. Alemaniari gerra deklaratu zion Lehen Mundu Gerran. 1920. urtean mugimendu iraultzaile zabal batek aginpidetik bota zuen. Espetxeratu egin zuten, eta espetxean hil zen.