Estrada dotrina
Mexikoko gobernuak 1930. urtean irailaren 27an ezagutzera eman zuen dotrina, Genaro Estradak prestatua. Higikunde iralutzaileek sortutako gobernu berriak ezagutzea edota gaitzestea bere gain hartua zuten Estatu Batuek; Mexikoko gobernua ez zetorren bat jokabide horrekin, eta politika hartatik aldendu nahian argitaratu zuen Estrada dotrina.