Estrada Palma, Tomas
Kubako politikaria (Bayamo, 1835 - Santiago, 1908). 1876. urtean “armetan zegoen Errepublikako lehendakari” hautatu zuten. Espainiarrek atxilo hartu eta 1878. urtea arte preso egon zen Figuerasko kartzelan Gironan. 1892. urtean Martíren alderdiko kide egin zen. Independentziaren ondoren, errepublikako lehendakari hautatu zuten 1902. urtean. Hala eta guztiz ere, Estatu Batuekin hainbat hitzarmen izenpetu behar izan zituen Kubak eta emeki-emeki murriztu zen kubatarren autonomia, Estatu Batuen aldera (Guantánamo eta Bahia Hondako baseak). Agintaldia amaitutakoan (1906), berriro aukeratu zuten lehendakari, Gómez liberala gaindituta, baina nahiko nahasiak izan ziren hauteskundeak; jendearen haserreak biztu zuen matxinadari ezin eutsirik, iparramerikarren esku hartzea eskatu zuen eta, Estatu Batuetako lehendakari zen Roosveltek Taft izendatu zuen Kubako gobernadore nagusi.