esterol
iz. Biok. Animaliek eta landareek duten kristal erako alkohola (grekotik: steros, trinko+ol). Bere molekulan talde hidroxilo bat edo alkohol funtzioa duten esteroideei ematen zaie izen hau. Kolesterola da animalia esterol garrantzitsuena, organismoaren zati guztietan agertzen baita, baina bereziki garunean, hezur-muinetan, azalean eta bilisean. Fisikoki, ez dira uretan urtzen baina bai disolbagarri organiko gehienetan. Bere osaera kimikoan ziklopentenofenantreno egitura ziklikoa dute. Beste esterol ezagun batzuk zekalean agertzen den ergosterola, soia olioko estigmasterola eta kaltziferola edo D2 bitamina dira.