Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

esterkuliazeo

izond. Bot. Kakaoaren familiako zenbait zuhaitzez eta zuhaixkez esaten da. Hostoak txandakatuak eta ilez estaliak izaten dituzte. Loreak gehienetan hermafroditak izaten dituzte, sortan bilduak. Fruitua kuskutan bilduta izaten dute, kusku bakoitzean bi hazi izaten direla. Familia horretako haziek endospermo ugari izaten dute. 700 bat landare mota ezagutzen dira familia horretan, Asian, Afrikan eta Ameriketan zabalduak. Industrian eta apaingarri gisa erabiltzen dira mota horretako landare asko.