Esterren liburua
Bibliaren liburua, hebreeraz idatzitako bost megilloth edo arraboletako bat, K.a. II. mendearen hasieran idatzia ziur asko. Bertan aipatzen dira Esterrek juduak salbatzeko egin zituen ahaleginak. Urtero ospatzen dituzte juduek gertaera horiek Purim (Hamanek agindutako juduen aurkako sarraskia galarazi zen data) izeneko festa juduan, eta egun horretan irakurtzen dute Esterren liburua.