Errobi
Euskal Herriko iparraldeko ibaia. 75 km. Errozate mendiaren inguruan sortzen da (Ezterengibel, Nafarroa Beherea) eta Donibane-Garazi, Orzaize, Itsasu, Kanbo eta Uztaritze igaro ondoren, Baionan bat egiten du Aturri ibaiarekin. Beherobia, Luzaide (Arnegi), Lauribar, Lakarra eta Aldude ibaiadarren urak jasotzen ditu. Errobi Nafarroa Behereko ibai nagusia da.