erro
iz. Landareen beheko zatia, berez lurpekoa, finkatzeko, eta elikatzeko gaiak hartzeko balio diona; sustraia, zaina. || (Pl. gehienetan). Oinarria; jatorria. || Errapearen buruetatik bakoitza. ◊ Garroa. || Ateak eta, finkatzen diren peza. || Mat. Bere buruaz errotzaile izeneko zenbakiak adierazi adina aldiz biderkaturik errokizuna izenekoa ematen duen zenbakia. || Erroak egin. Gorrotoak ez du erroak egiteko lurrik zuengan. || Errotik atera. Zuhaitz eta etxeak errotik atereaz. || Errotik maite. Zuriñek errotik maite zuen mutil hura. || Erroz gora. a) Haritza erroz gora ezarri zuen. b) Hankaz gora. v Kim. Konposatu organiko eta ezorganiko batzuren molekuletan ageri diren atomo egonkoien taldea. Talde horiek balentzia askeren bat daukate eta talde bezala hartzen dute parte transformazio kimikoetan. Adibide batzuk hauek dira: SO42— (sulfato), Cl– (nitrato), CH3— (metilo), CH3—CH2— (etilo), C6H5— (fenilo). Erroak atomo bakar bat badu erro bakuna deitzen zaio, eta asko baldin baditu erro konposatua. Erro horiek erreaktibotasun handia dute, eta konposatu desberdinak eratzeko erreakzionatzen dute. Hala ere ezagutzen dira nahiko egonkoiak diren erroak, eta hauei erro askeak deitzen zaie. Ioiak karga elektrikoa duten erro askeak dira. Erro askeak garrantzia handia dute kimika organikoan batez ere, eta erreakzio termikoetan, fotokimikoetan eta polimerizazio erreakzioetan parte hartzen dute. v Kim. Gai organiko eta ez organiko batzuen molekuletan diren atomo egonkorren saila. Sail horiek balentzia askeren bat dute eta talde moduan hartzen dute parte eraldaketa kimikoetan. Hauek dira horren adibide batzuk: SO42— (sulfatoa), Cl— (nitratoa), CH3— (metiloa), CH3—CH2— (etiloa), C6H5— (feniloa). Erroak atomo bakar bat badu erro bakuna deitzen zaio, eta asko baldin baditu erro konposatua. Erro horiek oso erreaktiboak dira, eta gai desberdinak eratzeko erreakzionatzen dute. Hala ere ezagutzen dira nahiko egonkorrak diren erroak, eta hauei erro askeak deitzen zaie. Ioiak karga elektrikoa duten erro askeak dira. Erro askeek garrantzia handia dute kimika organikoan, eta erreakzio termikoetan, fotokimikoetan eta polimerizazio erreakzioetan parte hartzen dute.