errizostoma
iz. Zool. Eskifozooen klaseko izen bereko ordenako zelenteratua, ahoan zulo bakarra izan ordez, zulo txiki asko dituena. Errizostomek gainerako marmokekiko berezitasun nagusia ahoan dute, ahoko zuloetan alegia. Ahoko zulo bakoitzetik garro txiki bat ateratzen zaie, baina unbrelaren inguruan ez dute bestelako garrorik. Tropikoetako itsasoetan bizi dira batez ere.