Erro Azpiroz, Joan Bautista
Gipuzkoar ekonomialaria eta idazlea (Andoain, 1773 - Baiona, 1854). Bergarako Errege Mintegian egin zituen ikasketak. Independentziako gerra garaian Mantxako Batzarreko intendentea izan zen, eta Fernando VII.a itzuli zenean, Madril eta Bartzelonakoa (1820). Frantziara ihes egin ondoren San Luiseko Ehun Mila Semeekin itzuli zen eta Finantzetako ministro lehenbizi eta Estatuko kontseilari izendatu zuten ondoren. Politikaren gorabeherak zirela eta, behin baino gehiagotan erbesteratu behar izan zuen (Valladolid, 1825; Sevilla, 1830). Sanlucar de Barramedatik Londresa egin zuen ihes eta han Karlos erregearekin jarri zen harremanetan. 1836. urtean Espainiaratu eta Finantza buru jarri zuten sail hori zuzentzearren. Bergarako Besarkadaren ondorioz, betiko erbesteratu behar izan zuen Frantziara.
- errizino
- errizoma
- errizopodo
- errizostoma
- erro
- Erro Azpiroz, Joan Bautista
- Erro, Martin
- Erro
- Errobi
- errobi
- Errobi