Errobi
Iparraldeko musika taldea, 1979an desagertua. Lehen euskal rock taldea izan zen. 1970. urte inguruan, Anje Duahalde kantariak Daniel Landarten hitzekin lan labur bat argitaratu zuen. Disko hartan Mixel Ducauk parte hartu zuen eta elkarlanaren emaitza Errobi taldea izan zen. Lehen diskoa 1975ean kaleratu zuten eta bertan kanpotik zetorren musikari lekua egin nahi izan zioten. Bikoteak urtero disko bat atera zuen: 1976an Gure lekukotasuna (Landarten testuekin), 1977an Alboka, 1978an Bizian Bizi (zuzenekoa) eta Agur t’erdi eta 1979an Ametsaren bidea. Urte hartan bertan desegin zuten taldea, tartean Euskal Herri osoan kantaldi ugari eskaini ondoren. Berriro ere biltzeko ahalegin bat egin zuten 1985ean, baina proiektuak ez zuen aurrera egin.