Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erritu

iz. Ohitura edo ospakizuna.  v  Iragatze erritua. Gizabanakoa erlijio edo gizarte egoera batetik bestera igarotzen den unea azpimarratzeko gizarte guztietan egiten diren ospakizunak. Erritu ezagunenak bizitzaren atalekin dute zerikusia: jaiotza, heldutasuna, ugaltzea eta heriotza. Beste errituak badira talde edo gizarte berezietan sartzeko. Arnold van Gennep frantses antropologoak erabili zuen lehenengo aldiz 1909an rite de passage hitza, mundu osoan ezagunak diren ospakizun horiek guztiak bildu nahian.