Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erribera Goitia

Arabako mendebaleko udalerria (Añana). Ribera Alta du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Koartango, ekialdean Langraitz eta Trebiñu edo Udako Konderria, mendebalean Gesaltza, eta hegoaldean Erribera Goitia. Goratasuna, 540 m. 120,06 km2. 1997ko datuen arabera, 526 biztanle (erriberarrak). Herri hauek osatzen dute udalerria: Pobes (herriburua), Antezana, Anuzita, Arbigano, Arreo, Artatza, Barron, Basquiñuelas, Kaizedo Behekoa, Kaizedo Goikoa, Haizkoeta, Hereña, Lasierra, Leziñana Oka, Morillas, Laniuri, Urbilana, Padul, Subilana, Tuio, Biloria, Villabezana edo Bezenauri, Villaluenga eta Villambrosa. Baia ibaia igarotzen da udalerritik. Hizkuntza, gaztelania. XVI. mendea baino lehen galdu zen euskara, baina eremu zabal batean erdara izan da betidaniko hizkuntza, latinaren ondoren. Hizkuntza banaketa 1996an: 23 euskaldun, 63 ia euskaldun eta 422 erdaldun. Nekazari herria da.