Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erribera Beitia

Arabako mendebaleko udalerria (Añana). Ribera Baja-Erribera Beitia du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Lantaron, ekialdean Trebiñu edo Udako Konderria, mendebalean Erribera Goitia eta Ebro ibaia, eta hegoaldean Ebro ibaia eta Errioxa. Goratasuna, 482 m. 25,48 km2. 1997ko datuen arabera, 505 biztanle (erriberarrak). Herri hauek osatzen dute udalerria: Igakegi, Manzanos, Quintanilla, Ribaguda eta Rivabellosa (herriburua). Hizkuntza, gaztelania. XVI. mendea baino lehenago galdu zen euskara. Hizkuntza banaketa 1996an: 24 euskaldun, 67 ia euskaldun eta 365 erdaldun. Nekazari herria den arren, bertako langile ugari ari da Miranda de Ebroko lantegietan.