Tradizio kristauaren arabera, Jesu Kristo haurra gurtzera Ekialdetik joan ziren hiru erregeak, Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Ebanjelioak (Mateo, 2) horrelakorik adierazten ez duen arren, geroago zabaldu zen hiru zirela tradizioa. Ezin frogatu izan da inongo erregeak zirenik.