Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Errege Harana (Bibàn al-Muluk)

Luxorretik (Tebas) gertu dagoen lurraldea, Nilo ibaiaren ezkerraldean. Ezaguna da 300. urtearen inguruko errege hilobiak direla eta. Bertan daude ehortzirik, beste batzuen artean, Amenhotep III.a, Amenhotep IV.a eta Tutankhamon, Inperio Berriko faraoiak. Oso gertu, Hatsepsut erreginari eskainitako Deir el Bahariko tenplua dago.