Erregeen liburuak
Bibliako bi historia liburu, jatorrian bakarra baizik ez zirenak. Samuelen liburuen ondorengoak dira, eta Elias eta Eliseo igarleek errege artxiboetatik ezagutzera emandako informazioa biltzen dute. Lehen liburuak (24 atal) Daviden erreinaldiaren bukaera, Salomonen garaia eta Israel eta Juda erreinuen arteko banaketa ditu kontagai. Bigarren liburua (25 atal) Nabukodonosorrek Jerusalem suntsitu zuen garairaino luzatzen da.