Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erregaliz

iz. Bot. Papilionazeon familiako zuhaixka, goieran 1,5 m inguru luze dena eta sustrai gozoak dituena (Glycyrrhiza glabra). Hosto elkartuak, lore urdinxkak galtzarbeko mulkoetan bilduta eta leka zapalaren gisako fruitua du. Gozagarri gisa, eztularen aringarri eta urdaileko zauria sendatzeko erabiltzen da. || Landare horren beronen sustraia. ik. makil goxo. || Landare horren sustraiaren zukuaz egiten den orea, makiltxoetan edo piluletan, gozoki gisa jaten dena.