Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erlaundi

iz. Zool. Erlearen familia bereko intsektua, hura baino handiagoa dena (Bombus terrestris). Gorputza ile beltzez estalia izaten du, bi marra gorrirekin. Erlaundi eme nagusiak egiten ditu habiak, lur azpian gehienetan. Erlaundi jaio berriak eme antzuak izaten dira, langileak; lore eztia eta polena hartzen eta habi berriak egiten laguntzen diote amari. Uztailaren amaieran eme berriak jaiotzen dira, amaren antzekoak, baina hura baino txikiagoak. Horiek aurrautzak jarri eta arrak izaten dituzte. Udaren amaieran arrek eme handiak ernaltzen dituzte, baina udazkeneko hotza hasi orduko familiako guztiak hil egiten dira eme handiak ezik. Horiek negua lur azpian egin ondoren, udaberrian beren habiak egitera irteten dira. Europa osoan aurki daitezke erlaundiak, Mediterraneoaren inguruan batez ere.